Inicio » Idiomas » Euskera » Bihar ‘L’avventura’ filma proiekatuko da Koldo Mitxelena Kulturunean ‘Mosaico Italiano’ zikloaren barruan

Bihar ‘L’avventura’ filma proiekatuko da Koldo Mitxelena Kulturunean ‘Mosaico Italiano’ zikloaren barruan

Saioa 18:30ean hasiko da Santa Teresa Komentuko areto nagusian, eta gaztelaniaz, euskaraz zein italieraz egingo da

Kultura Departamentuak Italia Txiki Kultur Elkartearen laguntzarekin antolatutako ‘Mosaico Italiano 5’ zine zikloaren hitzordu berri bat eskainiko du Koldo Mitxelena Kulturunean bihar, otsailaren 19an, ‘L’avventura’ filmaren proiekzioa hartuko duena.

Goizane Alvarez Kultura diputatuak gogorarazi duenez, ziklo honek “Italiako ondare zinematografikoa balioan jarri eta Donostian herrialde horretako kulturaren inguruko komunitate bat sortu” nahi du. Horretarako, hilean behin italiar jatorriko film bat proiektatzen da, eta horietan herrialdeko kronikaren funtsezko gertakari batzuk jorratzen dira, gerraostetik gaur egunera arte. Gainera, proiekzio bakoitzaren aurretik aurkezpen bat egiten da eta, ondoren, eztabaida bat.

Biharko saioan Michelangelo Antonionik 1960. urtean zuzendutako ‘L’avventura’ filma ikusi ahal izango du publikoak. Pelikula hau zuzendariak komunikaezintasunari buruz egin zituen lau kapitulutako lehena izango zen. Eolias uharteetan emakume bat itsasontzi batean desagertu izana eta hura ezin aurkitu izatea norbere burua aurkitzeko saiakera bat besterik ez dira izango. Giza hauskortasunari eta sentimenduen isolamenduari buruzko filma da, Monica Vittiren emanaldi bikainarekin.

Hitzordu honetan, Francesco Roncaglia eta Roberta Napoli izango dira aurkezle eta solasaldikideak. Saioa 18:30ean hasiko da, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa Komentuko areto nagusian, eta euskara, italiera, gaztelaniaz izango da. Gainera, filma italieraz proiektatuko da gaztelaniazko azpitituluekin.

Hiru saio gehiago

Mosaico Italiano’-ren bosgarren edizioak jarraipena izango du martxoan, ‘Le sorelle Macaluso’ (Las hermanas Macaluso) filmaren proiekzioarekin. Pelikula hau izen bereko antzezlanaren egokitzapena da, Emma Dante zuzendariaren bigarren lan zinematografikoa.

Bigarren Mundu Gerraren amaieraren eta faxismoaren askapenaren 80. urteurrenarekin bat eginez, apirilean ‘Roma città aperta’ (Roma ciudad abierta) proiektatuko da, Roberto Rosselliniren 1945eko filma, Anna Magnani eta Aldo Fabriziren interpretazio bikainak dituena.

Zikloa Dino Risiren ‘Il segno di Venere’ (El signo de Venus) komediak itxiko du maiatzean, Agnese-Sophia Loren eta Cesira-Franca Valeri aktoreek portagonizatutako filma, azken horri omenaldi berezia egin nahi zaio eta.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa
Didoe