Frantzian gaur ospatzen den Pentekostes jai eguna dela eta muga itxita dago kamioientzat eta Estatutik eta Portugaletik datozen ibilgailuak ezingo dute Europako beste lurralde ezberdinetara abiatu. Ondorioz, bihar asteartea, hilak 22, Biriatuko ordainlekuan auto-ilarak sortu daitezke.
Lehenengo ilarak gaur arratsean sortu daitezke, gauerdian muga igarotzeko ordua hurbiltzen den heinean. Aldi berean gogoan izan behar da Frantziako segurtasun indarrak kontrolak egiten jarraitzen dutela.
Mugaz gaindiko joan etorriren bat aurreikusita dutenei, Bidegik gomendatzen die aurrez informatuta egotea, bai Eusko Jaurlaritzako Trafikoko web orrian, www.trafikoa.eus, twiterren bidez www.twiter.com/trafikoaejgv, Bidegiko web orriko mapan www.bidegi.eus edota 011 telefonoan.
Bihar auto-ilara handiak sortu daitezke Biriatun
Frantzian gaur ospatzen den Pentekostes jai eguna dela eta muga itxita dago kamioientzat eta Estatutik eta Portugaletik datozen ibilgailuak ezingo
Temas: sucesos
Deja un comentario