Gipuzkoako Foru Aldundiak larunbatetik igandera bitartean instalatuko du AT sistemaren portiko berria A-15 autobidean, Astigarragan. Bidegi foru agentziak egingo ditu muntaketa lanak eta gauzatzeko beharrezkoa izango da 24 orduz A-15eko zati bat, Hernaniko Zikuñagako lotunetik, 166,300 kilometro puntutik, Astigarragako GI-41 eta AP-8ko lotunera arte, 168,400 kilometro puntura arte, moztea bi noranzkoetan. Mozketak apirilak 13, larunbata 22:00etatik, igandeko 22:00ak arte iraungo du. Muntaketa lanak asteburuan egingo dira trafikoan ahalik eta eragin txikiena izan dezan.
Bitarte honetan N-I errepidetik Donostia-Behobia noranzkoan doazen trafikoak, batez ere ibilgailu astunak N-I errepidetik jarraitu beharko dute Lasarte-Oriara eta hemen GI-20 edota AP-8ko lotunea hartu. Urnieta, Hernani eta Astigarraga noranzko barneko trafikoak A-15a erabili dezakete.
Iruña-Tolosa noranzkoan Astigarragako AP-8ko lotunean ateratzen diren trafikoak Astigarraga eta Hernani barrutik desbideratuko dira berriro A-15a hartzeko. Mozketek eta desbideraketek seinaleztapenak izango dituzte.
Astigarragako portikoak 48 metroko luzera dauka, eta autobideko bi alboetako ezpondetan eta erdibitzaileko zutabean sostengatuko da. Hernaniko Zikuñagatik (166,300kp) Astigarragako AP-8 eta GI-41 ( 169,320 kp) lotunera arteko 3,2 kilometroko zatia erabiltzeagatik kanona erregulatu eta kobratzeko balioko du.
Martxoaren 31ean, igandean, jarri zen N-Ieko Andoain Iparraldeko edo Bazkardoko irteeran lehenengo portiko berria. Honek osatuko du N-Iean Andoainen aurretik dagoen portikoarekin batera 2,2 kilometroko zati murriztua. Bazkardoko eta Astigarragako portikoak eta hauek osatzen dituzten bi zatiak pasa den azaroaren 12an, Gipuzkoako A-15 eta N-I gaitasun handiko errepideen zatietako kanona erregulatzeko onartu zen Foru Arau berriak aurreikusten ditu. Bidegik 3,3milioi euro inbertituko ditu bi portikoak instalatzen eta indarrean jartzen.
Deja un comentario