Ertzaintzak 33 eta 34 urteko bi gizonezko atxilotu zituen atzo goizean, Gipuzkoako hiriburuko merkataritza gune bateko bi dendatan arropa lapurtzeagatik. Ustez, eta Segurtasun Sailak dionez, gizonezkoek atzo eguerdi inguruan egin zuten lapurreta Donostiako merkataritza gune bateko kirol-denda batean eta beste arropa-denda batean.
Bi atxilotuak segurtasuneko langileek harrapatu zituzten, aipatutako bi dendetan lapurtutako arropez betetako poltsa bat hartuta zihoazela. Susmagarriek ez zuten agiririk, eta segurtasun-esparruan atxiki zituzten Ertzaintzaren patruila iritsi arte. Ertzainek biak atxilotu zituen, ebasketa-delitua leporatuta.
Polizia-egoitzan identifikatu eta dagokion argiketa egin ondoren, bi gizonezkoak aske utzi zituzten, eta agintaritza judizial eskudunaren aurrera agertzeko deitu zain daude.
Deja un comentario