Inicio » Idiomas » Euskera » Bi aste geratzen dira Euskaraldian izena emateko

Bi aste geratzen dira Euskaraldian izena emateko

Euskaraldia.eus web orrian egin daiteke azaroaren 19ra arte. 6.000 donostiarrek eman dute izena dagoeneko

Azaroaren 20an abiatuko den II. Euskaraldian parte hartu ahal izateko izena ematea ezinbestekoa da. Azaroaren 19ra arte, ariketa hasteko bezpera arte, izena eman ahal izango da, ahobizi edo belarriprest rola aukeratuta. Antolatzaileek euskara jakin edota ulertzen duen 16 urtetik gorako donostiarrak animatu nahi dituzte bigarren edizioa honetan parte hartzera.

Antolatzaileen esanetan, izen-ematea www.euskaraldia.eus webgunearen bidez edota mugikorretarako sorturiko aplikazioaren bidez egitea komeni da. Hala ere, datozen bi asteburuetan hiriko hainbat lekutan; hiriko kultur etxeetan, Bagera elkartearen egoitzan, Udaleko Euskara Zerbitzuan edota hirian zehar jarriko diren haimetan izena eman ahal izango da. Bestalde, gogoratu behar da hiriko 230 entitatek 500 arigunetik gora sortu dituztela eta horietan parte hartzen dituzten norbanakoek ere izena eman behar dutela egitasmoan aritzeko.

Donostian 6.000 lagunek eman dute izena dagoeneko
Pandemiak sortu duen ezohiko egoerak eragina izango du aurtengo ariketan baina Donostiako Euskaraldiko antolatzaileek Euskaraldiaren garrantzia eta balioa nabarmendu nahi izan dute. “Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko balioko du. Bakoitzaren hizkuntza ohituretan eragin eta gure eguneroko harremanetan -etxean, lantokian, lagunartean, establezimenduetan eta abar- euskara gehiago erabiltzeko aukerez jabetzea da asmoa”. “Gakoa, jokaeran dago, ez gaitasunean” gaineratu dute.

6.000 donostiarrek eman dute izena jada eta Euskal Herrian berriz, 70.000tik gora dira izena eman dutenak.

Txapak jaso daitezke dagoeneko
Izena eman duten guztiek ahobizi edo belarriprest txapa soinean eraman beharko dute ariketak iraun bitartean, azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Izena ematerakoan, txapa hartzeko jasotze puntua aukeratu behar denez, aukeratutako lekura joan beharko da txapa jasotzera azaroaren 20a baino lehen.
Hiriko jasotze puntuak honakoak dira:
-Kultur etxeak: (Aiete, Casares, Egia, Ernest Lluck, Etxarriene (Martutene), Intxaurrondo Berri, Itsas Aurre (Igeldo), Larrotxene, Lugaritz eta Okendo.
-Kiroldegiak: Benta Berri, Bidebieta
-Jolas Etxea ( Añorga)
-Koldo Mitxelena kulturunea
-Bagera elkartea (Hernani kalea 15 behea)
-Udaleko Euskara Zerbitzua ( Konstituzio plaza 2, behea)


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete