Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, San Sebastian Shopsekin elkarlanean, sektoreko profesionalentzako euskarazko ikastaroak antolatuko ditu urritik otsailera.
Zure bezero euskaldunak arreta hobea izatea nahi baduzu, euskara ikasten hastera edo zure euskara maila hobetzera animatzen zaitugu.
Ikastaroak 60 ordukoak izango dira, 60 eurokoak, eta bezeroekin euskaraz erraz egiteko ezagutza lortuko duzu. Hasiera mailako ikastaroez gain, jarraipen ikastaroak daude Donostiako merkataritzan eta ostalaritzan ari direnentzat.
Ikastaro motak:
Euskara ikasten lehen urratsak emateko ikastaroak (I modulua).
Jarraipen moduluak: (I moduluaren jarraipena).
Ikastaroak Urrian hasi eta Otsailean bukatuko dira.
Ikastaroak hiriko euskaltegietan gauzatuko dira: (AEK, Hitzez, Ilazki, Legazpi 6, Urrats eta Urumea). Izen-ematea: Irailaren 1etik 29ra arte.
Deja un comentario