Inicio » Idiomas » Euskera » Bertoko basoak Kontxa hartuko du asteburuan

Bertoko basoak Kontxa hartuko du asteburuan

Bai larunbatean bai igandean (azaroak 10 eta 11), Haritzalde kolektiboak haziak banatuko ditu Kontxako pasealekuan kokatuko duen postuan, 10.30etatik 19.30etara.

Bai larunbatean bai igandean (azaroak 10 eta 11), Haritzalde kolektiboak haziak banatuko ditu Kontxako pasealekuan kokatuko duen postuan, 10.30etatik 19.30etara. Zehazki, Alderdi Eder alboan, lehenengo aldapan. Jendeari ere informazioa zabalduko zaie orrien bidez, adibidez hazia nola landatu behar duten edota zuhaitzak nola garraiatu behar diren argituko dutenak. Euskadin ohikoenak diren landarei buruzko panelak kokatuko dituzte ere.

Azken bi hamarkadetan, Haritzaldek 65.000 hazi baino gehiago banatu ditu 14.000 hiritar baino gehiagoren artean. Taldeak agerian utzi nahi du adibidez ezkurra, “hain txikia” dena, haritz erraldoi batean bihurtu daitekela. Prozesu hori “geldia bezain polita” da. Eta pertsonak zuhaitza handitzen den arte zaintzen badu, helmuga bikoitza gaindituko da: basoan, beste kide bat egongo da; eta, era berean, “naturalista berri baten jaiotza” ikusiko dugu.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa