Igande honetan, 17:30etatik aurrera, zaldi lasterketen udako denboraldiari hasiera emango zaio. Antolatzaileek programazio sendoa antolatu dute baina lehen egunean Belle Époque eguna izango da, non ikusleek kapelarekin joateko aukera izango duten, pamela batekin alegia, XX. mende hasierako ezaugarri nabaria.
Prezioa ez dute aldatuko eta ohikoa izango da: 7,50 euro helduen kasuan, 4 euro erretiratu eta 14 eta 18 urte arteko gazteentzat, eta doain 14 urte arte.
Lasterketez gain umeentzako jarduerak egongo dira.
Deja un comentario