Inicio » Idiomas » Euskera » Batzar Nagusiek 875 milioietako aurrekontuak onartu dituzte, 2018an baino %2,2 gehiago

Batzar Nagusiek 875 milioietako aurrekontuak onartu dituzte, 2018an baino %2,2 gehiago

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkurak onetsi ditu gaur Foru Aldundiak hurrengo ekitaldian izango dituen aurrekontu orokorrak. Guztira 875 milioi euroz

Gipuzkoako Batzar Nagusiak, artxiboko irudi batean. Irudia: Foru Aldundia.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkurak onetsi ditu gaur Foru Aldundiak hurrengo ekitaldian izango dituen aurrekontu orokorrak. Guztira 875 milioi euroz hornituak daude, 2018an baino %2,2 gehiago. Foru erakundeak dionez, inoiz izan dituen aurrekontu sozialenak dira, 390 milioi bideratu direlako gizarte politiketara. Aurrekontuak onartzen dituen foru araua aurrera atera da EAJ/PNV eta PSE-EE alderdien botoei esker, gehiengoa osatzen dutena; gainerako alderdiek, berriz, aurka bozkatu dute.

Markel Olano diputatu nagusiaren iritziz, aurrekontu hauei esker Gipuzkoak “egonkortasuna eta aurrerabidea nagusi izan dituen legealdia” itxiko du; bere ustez lehenago zegoen paralisia eta jardungabezia atzean utziz. “Funtsean, helburu bera izaten jarraitzen dugu: Gipuzkoa gizarte, genero eta hizkuntzaren arloetan desberdintasun gutxien dituen lurraldeetako bat izatea”, adierazi du diputatuak.

Olanok adierazi duenez, aurrekontu hauekin behin betiko itxiko direla aspalditik datozen zenbait kontu, hala nola hondakinen kudeaketa edo gure errepide sarea. Horrela, Gipuzkoak atzean utziko ditu azkenean zama horiek, eta bete-betean ekingo dio etorkizuna diseinatu eta eraikitzeari”.

Aldundiak legealdi honetan abian jarri duen Etorkizuna Eraikiz foru proiektuaren garrantzia azpimarratu du berriru diputatu nagusiak; proiektu horren helburua da etorkizuneko Gipuzkoa diseinatzea, gobernantza ireki eta lankidetzakoaren bidez. 12 milioi hartuko ditu Etorkizuna Eraikiz proiektuak aurrekontuetan.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete