Inicio » Idiomas » Euskera » Batez besteko egonaldia eta nazioartekotasuna hazi egin dira Donostian

Batez besteko egonaldia eta nazioartekotasuna hazi egin dira Donostian

EUSTAT-ek argitaratutako abuztuko datuen arabera, aipagarria da Donostiako batez besteko egonaldiaren luzapena, hots, 2,45 egun egoten da bisitaria hirian batez

Santiago Farizano

EUSTAT-ek argitaratutako abuztuko datuen arabera, aipagarria da Donostiako batez besteko egonaldiaren luzapena, hots, 2,45 egun egoten da bisitaria hirian batez bestez, aurreko urtean baino %5 gehiago.

Interesgarria da, halaber, turismoaren nazioartekotzearen hazkundea. Joera hori, gainera, hilabetez hilabete indartzen doa. 2019ko abuztuan 114.333 nazioarteko gaualdi izan dira Donostian, 2018an baino %7 gehiago.

Bestalde, hotelen betetze-maila, berdintsu mantentzen da abuztu guztian zehar, %90 inguru, eta ez da hazkunde aipagarririk nabaritzen Aste Nagusian.

Batez besteko egonaldia eta nazioartekotzea bi adierazle garrantzitsu dira turismoaren jasangarritasunaren aldetik. Gainera, Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Turismo Gida Planaren ardatz nagusiekin bat datoz (nazioartekotzea, desestazionalizazioa, benetakotasuna, bisitari eta hiritarren arteko oreka eta jasangarritasuna).


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete