‘El exorcista’ eta ‘Desafío total’ filmek Bang Bang Zinemaren ziklo berria irekiko dute urriaren 20ean. Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan gaur bizi izan dugun aperitifak giro ederra izan du eta zinea, palomitak eta solasaldia (zer da ba Bang Bang?) izango dira Antzoki Zaharraren lehenengo bi hitzorduetako protagonistak.
Urrian deabruarekin topo egingo dugu (ahaztezinak dira belaunaldi askori ametsgaiztoak sorrarazi zituen lepo mugimendu horiek) eta Schwarzenegger onenaren kultuzko zientzia-fikziozko filmarekin gozatu ondoren, urte zaharreko festaren txanda izango da abenduaren 29an botako duten film bakarrarekin.
Kasu honetan ‘The Rocky Horror Picture Show’ musikala ikusi ahal izango da. Malabrigo antzerki taldearen laguntzarekin, 1975ean estreinatu zen 75 pertsonai bitxiez osaturiko pelikula proiektatuko dute. Primeran pasako dute ikusleek eta festak Convent Garden aretoan jarraituko du.
“Saioaren zehar norberak nahi duena egiteko eskubidea izango du”, azaldu dute Bang Bang Zinemako kideek aurkezpenean. Eta hor dago ekimenaren xarma. Sarrerak urriaren 5ean jarriko dira salgai baina abonuak jada eskuragarri daude.
Deja un comentario