Calixto Bieitok bere gain hartu du Bernardo Atxagaren «Obabakoak» eszenara eramateko ardura, denoboraldiko Arriaga Antzokiko ekoizpenik garrantzitsuena, eta gaur hilak 20 eta bihar 21 Victoria Eugenian antzeztuko dena. Mail goreneko 11 antzezle euskaldunek parte hartzen dute. Joseba Apaolaza, Itziar Lazkano, Iñake Irastorza, Lander Otaola, Gurutze Beitia, Eneko Sagardoy, Ylenia Baglietto, Miren
Gaztañaga, Ainhoa Etxebarria, Koldo Olabarri eta Karmele Larrinaga lanean dabiltzate abuztuaz geroztik Bieitoren agindupean antzerki ikuskizuna arruntaren haratik doan lan honetan, eta arnas poetikoa eszenara eramateko erronka dute.
Atxagaren edertasuna ukaezinari, Sarah Derendinger sortzaile Suitzarraren ikusentzunezko proiekzioak gehitu behar zaizkio eta baita mota guztiko soinuak, konponketa musikalak eta ahotsekoak hain zuzen ere. Susanne Gschwendere-k zuzenduriko eszenografia orijinal eta funtzionalean gertatzen da dena.
«Obabakoak» euskaraz estreinatu zen Arriaga Antzokian aurreko urriak 18 eta 21 artean. Donostian amaitzen du bere aurtengo ibilbidea.
Azkenean Donostian Atxaga eta Calixto Bieitoren «Obabakoak»
Calixto Bieitok bere gain hartu du Bernardo Atxagaren «Obabakoak» eszenara eramateko ardura, denoboraldiko Arriaga Antzokiko ekoizpenik garrantzitsuena, eta gaur hilak
Temas: TeatroVictoriaEugenia
Deja un comentario