Inicio » Idiomas » Euskera » Aurten hirugarren aldiz isuriak Mijoa errekan
Ingurumena

Aurten hirugarren aldiz isuriak Mijoa errekan

"Arazoa araztegirik ez egotea da", berretsi du Eguzki talde ekologista

Isurketa Mijoako errekan. Argazkia: Eguzki

Eguzki talde ekologistak hirugarren aldiz salatu du Mijoa errekan egindako isurketa berriak. Isurketa ostiral arratsaldean gertatu zen eta 112 telefonora deitu ondoren URAko ikuskatzaile bat bertaratu zen. «Arazoa Mijoako ur beltzak garbitzeko araztegirik ez egotea da, eta Eusko Jaurlaritza da horren erantzule bakarra», esan du Eguzkik. Maiatzean behin-behineko irtenbide bat martxan jartzeko eskatu zuten.

Mijoa erreka babestua da, eta bisoi europarra babesteko plan bereziaren barruan dago. «Industrialdean dauden lantegiek, batez ere kontserbagileek, eta Eusko Jaurlaritzak ez dute irtenbiderik ematen. Eta Aldundiak beste alde batera begiratzen du», salatu du Eguzkik.

«Kontu hori konpontzeko, Mijoako auzoko, poligonoko eta kanpineko ur beltzak Mutrikuko portuan eraikitako araztegira eramatea aurreikusten du URAk», azaldu dute, eta gaineratu dute kolektore hori ere ez dela «eraiki berria».

Duela urtebete, Iñaki Arriola, Ingurumen sailburuak esan zuen Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko zuela Mijoa saneatzeko finantziazioa, %100ean. «Baina 2019an ez zuen ezen egin eta 2020ko aurrekontuetan partidarik agertzen ez denez, aurten ere ez».

Eguzkik herritarrei eskatu die isuriren bat gertatuz gero 112ra edo taldera deitzeko 688 66 25 32 telefonora.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa