Parte Zaharreko San Lorenzo kaleko 4. zenbakian, ostegunean, hilak 11, zuloa egiten hasi, eta zeramikazko treska handi bat aurkitu zen, eta astelehen honetan bertan ikusi da ondoan beste lau zituela auzo komunitateak igogailu bat jartzeko obrak egin nahi dituenean. Aranzadi Zientzia Elkarteko Alfredo Morazak esan duenez, ateratzeko lehen fasea gaur goizean bertan egingo da.
Ez da lehen aldia treska handi hauek aurkitzen direnak Parte Zaharraren zoru azpian; 1998an, Bretxako zulaketa arkeologikoetan, 10 treskaz osatuko lehen taldea agertu zen. Jakin ahal izan zen Andaluzian eginak zirela, XVI. mendean. San Lorenzo 4ko bost treskak antzeko talde bat dira ziurrenik: zundaketen dimentsioek lau treska atzeman ditu, baina baliteke taldea handiagoa izatea, Bretxan bezala.
Donostiako hirigune historikoa, Parte Zaharra, eremu arkeologikoaren izendapena du. Horrek esan nahi du lur mugimenduak Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendutako proiektu arkeologiko bati atxikita egin behar direla.
Deja un comentario