Inicio » Idiomas » Euskera » Atentzio ariketak, bideojokoen kasu, proposatu ditu BCBLK iktusen terapia gisa

Atentzio ariketak, bideojokoen kasu, proposatu ditu BCBLK iktusen terapia gisa

Donostiako Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) eta Londreseko Imperial Collegue-ko ikerlariek hiru urte igaro dituzte iktusa duten

Donostiako Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) eta Londreseko Imperial Collegue-ko ikerlariek hiru urte igaro dituzte iktusa duten garuneko lesioen arkitektura aztertzen. Hau dela eta garuneko infartuak eragiten duten mugimendu arazoen terapia berri bat aditzera eman dute, hain zuzen ere tratamentu fisikoa zein atentziozkoa osatzen, bideojokoekin egiten den lana adibidez.
Ikerlariek garuneko lesioak zituzten 167 iktus gaixoen kokapena eta larritasuna aztertzen egon ziren hiru urte baino gehiagotan. Erresonantzia magnetikoaren bidez, garuneko lesioen “mapeoa” burutu zuten, kaltetutako zatia identifikatu, lesioaren mota eta tamaina, eta garunaren leku ezberdinen konektibitatea aztertu zuten.
Ondoren, aktibitate ezberdinak egin zituzten, oso xinpleak horietako batzuk, indar handiarekin objektu bana heltzearen kasu. Honela, ikerlariek frogatuta utzi zuten garunaren atentzioarekin «erlazionaturiko» lesioak zituzten gaixoak okerrera egiten zutela.
Adituen esanetan, kontrolaren mugimenduak eta garunaren atentzioaren zatiak erlazio eta garrantzi handia dute. Beraz, «zenbait irtenbide terapeutiko zabaldu daitezke», esate baterako «fisioterapian oinarrituriko terapia atentzioa hobetzen duten aktibitate kognitiboekin osatzen», horren adibide, bideojokoekin lana egin.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete