Inicio » Idiomas » Euskera » Astiñeneko zubi berriaren lanak esleitu ditu Udalak, 15 hilabetez luzatuko direnak

Astiñeneko zubi berriaren lanak esleitu ditu Udalak, 15 hilabetez luzatuko direnak

Astiñeneko zubi berriak, egungo zubia ordezkatuko duen azpiegitura, beste aurrerapauso bat eman du. Donostiako alkatea den Eneko Goiak aditzera eman

Astiñeneko zubi berriak, egungo zubia ordezkatuko duen azpiegitura, beste aurrerapauso bat eman du. Donostiako alkatea den Eneko Goiak aditzera eman duenez, Tokiko Gobernu Batzordeak zubi berriaren eraikitzea Construcciones Murias enpresari esleitzea onartu du, 3.022.739 euroren truke. Enpresak 15 hilabetetako epea izango du zubia eraikitzeko. Gogora dezagun egungo zubia hilabete askoz egon zela itxita trafikoarentzat, jasan zituen arrailak bere erabilera debekatzeko modukoak zirelako.

Zubi berriak ez du zutaberik izango eta, ondorioz, ubidea hobetuko da eta, ur-goraldiak izaten direnean, uholdeen arriskua gutxiagoa izango da. Horrenbestez, eta kontuan hartuta Espartxoko zubia ere exekuzio prozesuan dagoela, Urdintzuko zubia izango da Urumeak Donostian duen oztopo hidrauliko bakarra. 

Astiñeneko zubi berria eraikitzeko proiektua LKS Ingenieriak eta Ingenieria Zerok osatzen duten UTE-ak idatzi zuen, eta egungo zubiaren ondoan kokatuko da. Horretarako, Donostiako Udalak Kostaldearen eta Itsasoaren Jasangarritasunaren Zuzendaritza Nagusiari baimena eskatu behar izan zion, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren ondasunetatik 1.727 metro karratu okupatzeko.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete