Inicio » Idiomas » Euskera » Asteartean irekiko da Deskargako autobide berria

Asteartean irekiko da Deskargako autobide berria

Deskargako autobide berriaren irekierak badu data, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenaren arabera: datorren asteartea, martxoak 26. “Irekiera eguerdi aldera izango

Deskargako autobidearen projektua. Irudia: Foru Aldundia.

Deskargako autobide berriaren irekierak badu data, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenaren arabera: datorren asteartea, martxoak 26. “Irekiera eguerdi aldera izango da, azken prestaketak burutu ondoren”, dio erakundeak. 25 hilabete eta 43 milioi euroko inbertsioa beharrezkoa izan da errepide berria gauzatzeko.

5 kilometroko luzera du zati honek, eta honekin amaitzen da Beasain eta Bergara arteko korridorearen eraikuntza. A-636 izango da errepide berriaren izendapena eta, guztira, 23 kilometro izango ditu, aipatutako bi herrien arteko bidaia 11 minutu eskasetara murriztuz. Gainera, Deskargako zatiarekin osatzen da baita ere Gipuzkoako Biribilgunea delakoa, edukiera handiko errepideen sarea. Azpiegitura honek, guztira, 234,759 kilometro ditu eta, berari esker, lurraldeko herri guztiek izango dute autobidea 15 kilometro baino gutxiagora.

Aurreikuspenen arabera, 9.000 ibilgailu baino gehiago igaroko dira egunero azpiegitura berritik, eta nabarmen hobetuko dira bai lurralde barruko zein kanpoko loturak. Horrela, Deba, Urola Garaia eta Goierriko bailarak beraien artean gerturatuko ditu, eta Gipuzkoako inguruko lurraldeekin dituen konexioak arinagoak izango dira: Deba bailara Nafarroarekin lotuko da Deskargako autobidetik Etzegaraterantz eginez; Goierri eta Urola Garaia, bere aldetik, Bizkaiarekin lotuko dira Deskargatik AP-1 eta AP-8ra igaroz,; eta Arabarekin, Deskargatik AP-1era pasaz.

“Punta-puntako teknikak eta konponbide teknologikoak eskatu dituzte obrek”, gaineratzen du Aldundiak. “Gainera, oso garrantzitsuak izan dira aurretiaz eginiko konponketarako lanak eta azterketa geotekniko sakona”. Instituzioaren ustez, “nabarmentzekoa da baita ere paisaiaren berreskuratzea izango dela proiektuaren beste arlo nagusietako bat, datozen hilabeteetan ikusgai egongo dena”. Azpimarratzekoa da, “berritasun gisa, hainbat tona konpost erabiliko direla, gipuzkoarrek birziklatzeko egindako ahaleginari esker”.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe