Aste Nagusiko lehen balorazioa egin du Eneko Goia alkateak gaur goizean eta lapurreta ugari gertatzen ari direla aipatu du, beraz, hiritarrei arretaz ibiltzeko gomendatu die.
Egun hauetan ospatu ohi den hamaiketakoan pozik agertu da Goia. Positiboan baloratu ditu jai egitarauko jarduera guztiak, bai zentroan eta baita auzoetako jarduerak ere, eta orain arte “oso harrera ona” izan dutela nabarmendu du.
Lapurreten harira, adi egon behar dela nabarmendu du Goiak, sarri gertatzen ari baitira. Bestalde, asteburuan liskar baten ondorioz koman gelditutako Urnietako gizona “oso larri” dagoela esan du eta familiari elkartasun mezu bat bidali dio alkateak.
Deja un comentario