Isabel Azanza Mugura Geminys elkarteko zuzendari nagusiak eta Idoia Azadegui Alba POLYMAT fundazioko gerenteak jaso zuten atzo ASPEGI (Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartea) 20202 saria. Emakumeek enpresa eta lanbide arloan egindako lana aitortzen duten sariak eman zituzten atzo Donostiako Aquariumean, eta bertan izan ziren Javier Zarraonandia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Javier Kortajarena Laboral Kutxa lurralde zuzendaria.
Sarien helburua Gipuzkoako emakume zuzendari, profesional eta enpresaburuen lana eta ekarpena aitortzea da, esparru horretan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun handiagoa sustatzeko. APEGI 2020 sariak, bosgarren urteurrena ospatzen dutenak, aurkeztutako hautagaien artean aukeratu dira, zenbaitz irizpide kontuan hartuta, hala nola berdintasunari, lurraldeari egindako ekarpenari, berrikuntzari eta abarri dagokienez gauzatutako ekintzak.
Isabel Azanza, enpresari kategorian saritua, Geminys enpresajo sustatzaile eta zuzendari nagusia da. Ezagutzaren kudeaketan espezializatutako enpresa, dokumentazio teknikoa eta E-Learning prestakuntza garatz, batez ere trenbide-automobilgintza- eta makina- erremintaren sektoreetarako.
Bestalde, Idoia zuzendari/profesional kategorian saria jaso zuena, POLYMAT Fundazioko kudeatzailea da, polimeroen ikerketarako nazioarteko bikaintasun-zentroa. Enpresa horrek berrikuntzaren eta iraunkortasunaren alde egiten du ikerketaren xedean.
Deja un comentario