Ez du huts egiten. Ordiziako Artzain Eguna ehundaka gipuzkoar batzen dituen ekitaldia da eta gaurkoa ez da salbuespena izan. Eguraldi ona egin du eta Garagartza plazan Goierriko produktu eta Gipuzkoako artisauen saltokiak jarri dira, latxa arrazako artzainen aharien erakusketa eta ardien ile-mozketa ere egon da. Hori bai, bi une nabarmendu dira gaur goizean: Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, Joxe Mari Goenaga Ordiziar Zine Zuzendari eta gidoilariaren eskutik bideo batez; eta bestetik ardiek herria zeharkatu dute. Udaletxean omenaldiak izan dira, Zacarías Puente ostalariari eta baita duela gutxi zendu den Cristino Álvarez (‘Caius Apicius’) gastronomikoa kritikoari.
Ordiziako Udalak honako erakunde hauekin batera antolatu du azoka: ELE Latxa-ardiaren Gipuzkoako Elkartea, Lurgintza, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapena, eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia.
Artzain Eguna jendetsua Ordizian
Ez du huts egiten. Ordiziako Artzain Eguna ehundaka gipuzkoar batzen dituen ekitaldia da eta gaurkoa ez da salbuespena izan. Eguraldi
Foto: Santiago Farizano
Deja un comentario