Epaiak udalari eman dio arrazoia Arte Ederretako eraikinaren inguruko aferrean. Donostiako Udalak ez ditu SADEk eskatzen zituen 13 milioi euroak ordaindu beharko, gaur goizean Eneko Goia alkateak ezagutzera eman duen bezala. “Albistea oso positiboa da”, azpimarratu du. SADEk 13 milioi eskatzen zizkion udalari eta epaiaren arabera ez dago “inolako arrazoirik” udalak diru hori ordaindu behar izateko.
Goiak azaldu duenez bi aldeen negoziaketak aurrera egingo du, baina “oso goiza” da zer pasako den iragartzeko. Bestetik, esan du kupularen kokapenaren emaitzaren zain daudela eta espero duela epaiak balio izatea zalantzak argitzeko eta eraikinari beste erabilera bat eman ahal izateko.
Arte Ederretako eraikinarengatik ez ditu 13 milioi euro ordaindu beharko Udalak
Epaiak udalari eman dio arrazoia Arte Ederretako eraikinaren inguruko aferrean. Donostiako Udalak ez ditu SADEk eskatzen zituen 13 milioi euroak
Foto: Santiago Farizano
Deja un comentario