Osasun krisiaren ondorioz hilabeteak itxita egon ostean, Donostiako Aquariuma indartsu itzuli da. Uztaiean 26.556 bisitari izan zituen museoak, arduradunen aurreikuspenak gaindituz, %60,41 aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Museoak asteko egun guztietan ireki du eta ordutegia 11etatik 20etara luzatu du hilabete osoan zehar.
Bisitarien jatorriari dagokionez, %35,74 Euskal Autonomia Erkidegokoak ziren, %7,78 Nafarroakoak eta %32,57 Frantziakoak, 8.651 pertsonarekin. Bisitari guztien %43,50 euskaldunak izan dira eta 2020an 2019an baino euskaldun gehiago sartu dira.
Ekainean ez bezala, Aquariumak bere jardueraren funtzionamendu normalarekin ireki du denda. Era berean, langileak indartu behar izan dira uneoro segurtasuna bermatzeko eta, horrela, bisitarien premien araberako zerbitzuan eskaintzeko.
Deja un comentario