Apraizko araztegian izandako ezbehar batek eragin zuen atzo Deba ibaian, Elgoibarren, atzemandako isuria, URAk baieztatu duenez. Erakunde horren arabera, araztegiko teknikariak garbiketa lanetan ari ziren, eta «funtzionamenduan izandako ezbehar baten ondorioz» gertatu da isurketa. «Abisua garaiz jaso genuen eta horri esker ikuskariek isurketaren jatorria berehala etetea lortu zuten. Hori dela eta Ibaiko faunan ez da kalterik izan» nabarmendu du agentziak, ohar bidez. Ikerketa amaitutakoan, txosten zigortzailea zabalduko da, hala badagokio.
Deja un comentario