Antxon Elosegi izendatu dute Donostiako Orfeoiko lehendakari. Abesbatzaren zuzendaritza batzordeak aho batez onartu zuen bere hautagaitza joan den astean, eta gaur, azaroak 14, Ezohiko Batzar Nagusiak gehiengo osoarekin berretsi du erabaki hori. Beraz, Antxon Elosegi Larrañeta (Tolosa, 1967) ekonomialariak Jose Maria Echarri Camporen lekukoa hartu du Donostiako Orfeoiaren gidaritzan.
Elosegik Donostiako eta Madrileko enpresetan eta finantzen munduan eman du bere bizitza profesionala, eta, besteak beste, Espainiako CEOko kargua izan du du Crédit Agricole taldeko banka pribatuko hainbat erakundetan. Gaur egun Alantra Wealth Management-eko Bazkide eta Managing Zuzendaria da, kargu berriarekin uztartuko duen lana.
Antxon Tolosan jaio zen duela 56 urte, Julia Basaberekin ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Gaztetatik musikazalea izan da eta Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketaren antolaketan parte hartu izan du. Gainera, Hodeiertz abesbatzako abeslari, sortzaile eta lehen lehendakaria izan zen.
Donostiako Orfeoiarekin duen lotura aspalditik dator, Orfeoiaren bazkide babesleetako bat baita eta hainbat jardueratan parte hartu baitu.
Presidente berriaren erronka 125 urte baino gehiago dituen erakunde honen historia, edertasuna, kalitatea eta ezaugarriak uztartzeaz gain, Orfeoia musikaren garai berrietara modernizatzea izango da.
Datorren ostiralean, azaroaren 17an, bere lehendabiziko agerraldia egingo du publiko eta prentsaren aurrean, Donostiako Orfeoiaren Adiskide eta Bazkideentzako kontzertuan, 19:30ean, Donostiako Kursaalean.
Deja un comentario