Inicio » Idiomas » Euskera » Añorgako boulebarizazioa 2020 urtearen hasierarako bukatuta egon beharko litzateke

Añorgako boulebarizazioa 2020 urtearen hasierarako bukatuta egon beharko litzateke

Donostiako Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak Añorgako Ibilbidea berritzeko proiektuaren bigarren fasea onartu du gaur goizean. Proiektua Kmzero Ingeniaritzak idatzi du,

Irudia: Donostiako Udala.

Donostiako Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak Añorgako Ibilbidea berritzeko proiektuaren bigarren fasea onartu du gaur goizean. Proiektua Kmzero Ingeniaritzak idatzi du, 551.319 euroko aurrekontua du eta helburua da GI-21 errepidea eta Errekaldeko biribilgunea eraiki eta berrantolatzea.

Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, proiektu honi esker lehen fasea (206 urtean bukatu zena, Añorga Txikiko biribilgunetik Lore Tokiko biribilgunera) luzatuko dela. Horrela, Lasarte-Oriarekin lotura egingo duen oinezkoentzako zein bizikletentzako gunea sortuko da Goiaren esanetan.

Lanak lehen fasearen oso antzekoak dira, baina errazagoak alkatearen ustez, erainkin gutxi daudelako inguruan. Bertan, ibilgailuen trafikoa nabarmen murriztuko da, izan ere norabide bakoitzeko bide bat egongo da. Ondorioz, espaloia zabalduko da eta, bertan, bidegorria jarriko da.

Behin proiektua onartuta, lanak esleipen fasean sartuko dira. Hortaz, «baldin eta tramite guztiak ondo badoaz», dio Udalak bidali duen oharrak, «lanak udazkenean hasiko dira, eta Añorgako Ibilbideak bulebarizazioa osatuko du 2020aren hasieran».


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa