Inicio » Idiomas » Euskera » ANOHNI and The Johnsons Kursaal Eszenan

ANOHNI and The Johnsons Kursaal Eszenan

Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan, %10eko deskontuarekin ESZENA KIDEentzat

Belle and Sebastianek kontzertua eman eta astebetera, Kursaal Eszenak nazioarteko beste erreferentziazko izen bat aurkeztuko du ostegun honetan, ekainaren 20an: ANOHNI and The Johnsons. Bira berriaren baitan eta Madrilgo Noches del Botánico jaialdian aritu ondoren izango dira Donostian; orain arte iragarritako emanaldien artean penintsulan emango duten bigarren eta azkena izango da.

Hamarkada batean lehen aldiz, ANOHNI The Johnsons bere taldearen soinu intimora itzuli da eta, «My Back Was A Bridge For You To Cross» azken diskoko kantuak eta bere errepertorioko abesti sorta batetik abiatuta, «It ‘s Time To Feel What’ s Really Happening» aurkeztuko dute, aldaketa eta asaldura handiko garai bat islatzen duen musika gaualdia; horretan ANOHNIk dei bat egiten du, bere buruari desafio eta munduari erronka egiten dion «benetan gertatzen ari dena sentitzera».

Gauak «My Back Was A Bridge For You To Cross» ANOHNIren estudioko seigarren albumetik hartzen du izena; bertan, artistak gai sorta zabala jorratzen du likuspegi guztiz hunkigarri eta animista batetik, gure pentsamoldeak, ideiak, gizarte-egiturak eta gainerako naturarekiko harremanak eralda genitzakeela iradokiz.

Testuinguru horretan, «It ‘s Time to Feel What’ s Really Happening» abestiak adorea, erresistentzia, apaltasuna eta zintzotasuna erakustera gonbidatzen du paisaia konplexu eta batzuetan urratzaile baten aurrean. ANOHNIk zera dio: «Niretzat, ez dago zeruko atsedenik; Kreazioa espektru eta emetasun etengabea da, eta gu Naturaren zati besterenezina gara».

ANOHNIk elektronika esperimentaletik abangoardia klasikora doazen generoak lantzen ditu bere musikan, dancea eta soula barne, eta batez ere bere ahots hunkigarriagatik nabarmendu da. 2005ean arrakasta lortu zuen I Am a Bird Now, bere bigarren diskoarekin, Antony and The Johnsons bezala argitaratu zutena eta Erresuma Batuan Mercury Music Prize saria jaso zuena. Ondoren, The Crying Light eta Swanlights argitaratu zituen, baita zuzeneko bi disko ere: Cut The World eta TURNING. 2016an dantza elektroniko esperimental eta politikodun album bat argitaratu zuen, HOPELESSNESS, berriz ere Mercury sarirako izendatua izan zena; urte horretan, ANOHNI Oscarretarako ere izendatu zuten, “Racing Extinction” filme ekologistako soinu-bandan entzungai
den «Manta Ray» abestiagatik.

Kontzertu honetarako sarrerak www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, % 10eko deskontuarekin ESZENA KIDEentzat. ESZENA KIDE ekimenak hainbat abantaila eskaintzen dizkio publikoari, Kursaal Eszenako programazioko ekitaldietarako sarrerak erosten baititu; alta doakoa da eta kursaal.eus webgunean edo Kursaaleko leihatiletan egin daiteke. ANOHNI and The Johnsons 2024ko ekainaren 20an, osteguna, 19:30ean. Kursaal Auditorioa. 85 €


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete