Inicio » Idiomas » Euskera » Añarberen urrezko eztaiak traineruen ikuskizun batekin ospatuko dute Urumean

Añarberen urrezko eztaiak traineruen ikuskizun batekin ospatuko dute Urumean

Añarbeko Uren Mankomunitateak aurten 50 urte betetzen ditu eta, beste ekitaldi batzuen artean, estropada bat antolatu du Gipuzkoako Arraun Federazioarekin

Añarbeko Uren Mankomunitateak aurten 50 urte betetzen ditu eta, beste ekitaldi batzuen artean, estropada bat antolatu du Gipuzkoako Arraun Federazioarekin batera. Traineruen estropada datorren larunbatean, hilak 12, ospatuko da 16:45etatik aurrera Urumea ibaian, Mundaiz eta Maria Cristina ibaien artean.
Saneamenduaren eta hondakin-uren arazketaren ikuspuntutik (arlo honetan azken urteetan egin diren inbertsio garrantzitsuei esker orokorrean Gipuzkoako ibaien egoera hobetu egin da eta Urumearena bereziki), Urumea ibaia erreferentziazkoa da Mankomunitatearentzat.
Horrela, Añarbe Banderan Gipuzkoako traineru onenak bilduko dira (gizonez osatutakoak hamar eta emakumez osatutakoak guztiak, Hernani izan ezik) eta ikusleek traineruen ikuskizuna oso gertutik ikus ahal izango dute.
Ekitaldiak bi froga izango ditu, bai emakumezkoen bai gizonezkoen kategorian: lehenengo sailkatzeko balioko duen “erlojupekoa” egingo da. Ondoren, bi esprint egingo dira (sailkatzekoa eta finala).


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete