Inicio » Idiomas » Euskera » Amaralek lehen aldiz euskaraz abestuko du Izarorekin batera
Musika

Amaralek lehen aldiz euskaraz abestuko du Izarorekin batera

Bere 'Limones de Oro' disko berriaren 'Argia' abestian gertatuko da; lan honetan zenbait kantu bere artista gustukoenekin batera berrinterpretatzen ditu euskaldunak

Amaral bikotea. Irudia: amaral.es.

Izaroren Limones de Oro disko berrian, abeslari euskaldunak bere ibilbideko abestirik garrantzitsuenetariko batzuk aukeratu ditu bere artista gustukoenekin batera berrinterpretatzeko. Pixkanaka-pixkanaka, hil honetan argitaratuko duen lan berriko parte izango diren kolaboratzaileak jakitera ematen ari da Izaro. Eta horietako bat Amaral bikote ospetsua da, Argia abesti intimoa bertsionatu duenak.

Amaral estatu mailan azken hamarkadetako talderik garrantzitsuenetariko bat da. Mundutar izatearen inguruko poesia zoragarria da Argia, eta oraingoan Eva Amaral abeslariaren ahots kementsuak indartzen du abestia. Albistea eman duen komunikatuaren arabera, «Eva Amaral euskara ezin hobean entzun daiteke abestian eta gainera, kolaborazioak ilusio berezia egiten dio bere taldekidea den Juan Aguirre donostiarrari«.

Izaro Kalifornian bizi izan zen garai batez, eta bertako argiak inspiratu zuen kantua sortzeko. Izan ere, «sekula ez zuen hain argi bizirik ikusi».


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa