Ekitaldi honen xedea da emakume zientzialariak ezagutzea. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun ere nabarmena da emakumeen kontrako diskriminazioa arlo horretan. Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, arlo desberdinetan lan egiten duten hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukera izango da.
Lehenengo saioa martxoaren 12an izango da. Miren Altuna Azkargorta neurologoa izango da protagonista, eta izenburu hau izango du solasaldiak: “Aurrerapenak alzheimerraren diagnostikoan eta tratamenduan”.
Arantza Etxeberria Agiriano filosofoa izango da ondoren. Apirilaren 16an izango da bigarren solasaldia, “Filosofia, zientziak eta bizidunak gurutzatzen diren lekua” izenburuarekin.
Hirugarren protagonista, berriz, Aitziber Sarobe Egiguren biologoa izango da, maiatzaren 7an. Solasaldiaren izenburua: “Zer esan nahi dute, benetan, jasangarri, trantsizio, ekologiko eta abarrek?”.
Saioak 19:00etan hasiko dira Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.
Deja un comentario