Donostian ez da Inauteririk ospatuko aurten koronabirusaren ondorioz. Beraz, Altzan ez da Inauteri hauei amaiera ematen dien Piñata iganderik ospatuko. Nahiz eta ospakizunik ez egin, Altzako Inauteri giroa auzoan bertan bizitzeko aukera izango da, Harria parkean, bihar hasi eta hilaren 28ra arte ikusgai egongo den erakusketa batean.
Erakusketa honetan, Altzan sortu eta Donostiako inauterietan Momo jainko eta jainkosen paperak bete dituztenak gogoraraziko dira panel batzuen bitartez. 1992an izan zen lehenengoa, Higinio Imaz (Comparsa Gurea) eta pasa den urtean azkena, Rubén Rodríguez (Mystic Konpartsa).
Deja un comentario