Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du euskal erakundeek #MaskaraBeti #SiempreMascarilla lelopean abian jarri dituten ekimenekin, Aldundiak zaladuko duen bideo batekin. Gipuzkoako gizarteko aurpegi ezagunek osasun neurri berriei jarraitzera eta «uneoro» maskara pertsonen osasuna arriskuan jartzen duten kutsatzeak eta berragerraldial saihesteko «neurri eraginkorrago» gisa erabiltzera animatuko dituzte herritarrak.
Kultura, kirola, gastronomia, zientzia eta komunikabideen arloko pertsona ezagunek bat egingo dute gaurko deiarekin. Aurpegi ezagunen artean, Pedro Miguel Etxenike fisikaria, Elena Arzak eta Karlos Arguiñano sukaldariak; Joseina Etxeberria, Gabriela Uriarte, Kike Amonarriz, Juan Carlos Etxeberria, Julian Iantzi, Xabier Euzkitze komunikatzaileak; Aritz Aranburu surflaria; Ane Etxezarreta eta Ander Guevara Realeko jokalariak; Tati Garmendia Bera Berako eskubaloi arduraduna; Richard Oribe igerilaria. Zinemaldiaren zuzendaria, José Luis Rebordinos; eta Twin influencers ordiziarrak.
«Maskara erabiltzea eta osasun-neurriak zorrotz betetzea da norberak bere burua babesteko eta besteak babesteko metodorik eraginkorrena», adierazi du gaur goizean Gipuzkoako ahaldun nagusiak, eta Gipuzkoako herritarrei «azken hilabeteetan ikasitakoa ez ahazteko» deia egin die.
Joan den astean, Aldundiak bideo bat kaleratu zuen gazteak kontzientziatzeko osasun-agintariek ezarritako segurtasun-aginduak zorrotz bete beharraz.
Azkenik, ahaldun nagusiak «elkartasun eta gertutasun osoa» erakutso die Covid-19ren ondorioz maite izan duten pertsonaren baten zitalkeria jasan duten gipuzkoarrei, bai eta gaixotasuna pairatu duten pertsona guztiei ere, batez ere ondorio larriak jasan dituztenei.
Deja un comentario