Inicio » Idiomas » Euskera » Aldundiak Eskuzaitzetako urbanizazio obra osagarrien lizitazioa hasi du

Aldundiak Eskuzaitzetako urbanizazio obra osagarrien lizitazioa hasi du

Sarbidea eta azpiegiturak egingo dira MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriko Poloaren lurzatietan

Imagen de archivo. ‘Stand’ de MUBIL, en una feria. Foto: MUBIL.

Diputatuen Kontseiluak Eskuzaitzeta eremuko lurzati baten urbanizazio obra osagarrien exekuzio proiektua eta lizitazioa onartu ditu. Bertan, MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriko Poloaren hainbat azpiegitura egongo dira, eraikitze fasean daudenak eta erritmo onean doazenak. Lanen barruan bidearen goiko urbanizazioa eta dagozkion azpiegitura sareak sartzen dira, azpiegitura elektrikoari dagokion obra zibila barne. Irune Berasaluze foru bozeramaileak gaur jakinarazi duenez, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 2.563.523,33 eurokoa da. Kontratua adjudikatzeko prozedura irekia laster argitaratuko da kontratatzailearen profilean.

Proiektuak badu jada Aldundiko Arkitektura Zerbitzuaren aldeko txostena, baita Udalaren obra lizentzia ere. Aldundiak bere garaioan eskuratutako lurzatiak 38.326,6 metro koadro ditu, eta bertan ezarriko dira mugikortasun jasangarriaren – mugikortasun elektrifikatu, autonomo eta konektatuaren– garapenarekin lotutako zentro teknologikoak eta enpresak. Poloarekin bat egin dute orain arte TECNALIA, CIDETEC, VICOMTECH eta CEIT-ek. 36 milioi euro inguruko inbertsio publiko-pribatua egin da bertan. Lurzatia zatitzen ari dira, eta azpilurzatiak antolatuko dituen barne-bide bat aurreikusi da, azpilursailetarako sarbideak antolatu eta errazteko. Zerbitzuak eskuratzeko beharrezkoak diren azpiegiturak ahalbidetuko dira, aldi berean.

Poloaren barruan egongo da MUBILen behin betiko egoitza, ia 10.000 metro koadroko espazioa izango duena. Eraikin nagusiak 4.900 metro koadro izango ditu, lehen laborategiak –energia biltegiratzea– 2.200 metro koadro, eta bigarren eta hirugarren laborategiek –powertrain elektrikoa eta hidrogeno erregaiaren pila– 2.500 metro koadro. Foru bozeramaileak esan duenez, egoitzako lanak «erritmo onean doaz aurrera», baita «laborategiak instalatu eta lekuz aldatzeko lanak» ere, eta «hilabete honen erdialderako MUBILeko taldea Eskuzaitzetan lanean hastea espero da». «Dena aurreikusitakoaren arabera badoa, zentroa erabat erabilgarri egongo da urtea amaitu baino lehen», aurreratu du.

Egoitza berriak jauzi kualitatibo bat egiteko aukera emango du, bai espazioaren ikuspegitik, Tolosako behin-behineko egoitzaren tamaina halako lau izango baitu, bai gaitasun teknologikoen aldetik; izan ere, biltegiratze-laborategiari Power Train eta hidrogenozko erregai-pila gehituko zaizkio orain, guztiak ere funtsezkoak direnak etorkizuneko ibilgailu arin eta astunen osagai kritikoak probatzeko eta soluzio eta prototipo berriak garatzeko.

Bozeramaileak gaineratu duenez, poloa martxan jartzeak «mugarria ezarriko du Gipuzkoak eta Euskadik mugikortasun adimendun eta jasangarriaren alde egiten duten apustuan. Hala, puntako azpiegitura bat izango dugu Europan, gure industriarekin, ETEekin eta ikerketa sarearekin batera eraldaketa bizkortzeko mugikortasun eredu berri baterantz, eta gure industria sarea indartzeko sektore horretan, erronka erabakigarria baita klima aldaketaren eta trantsizio energetikoaren aurrean. MUBIL eragile proaktiboa eta aukera-sortzailea izango da, bai gure egungo sarea sendotzeko, bai proiektu berritzaile berrien aldeko jarrera hartzeko, gure mugikortasun industria eta sareari punta-puntako zerbitzua eta azpiegiturak eskainiz».


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe