Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak erakundean lan egiteko 64 plaza berri onartu ditu, hau da, hauen lehiaketa-oposaketen deialdi eta oinarriak. Administrazio Orokorreko Teknikarientzako (AOT) 35 plaza izango dira; gizarte langileentzako, 25; eta medikuentzako, lau. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira oinarriak eta gainerako informazioa hurrengo astelehenean, hilaren 14an.
Hautapen prozesu guztiek hiru ariketa izango dituzte, baina horien artean berritasuna gaitasunen ebaluaziorako proba da. Honetan, talde lana, besteen aurrean hitz egiteko trebetasuna, profesionaltasuna…neurrituko dira, hau da “diseinatzen ari garen Aldundi berri honetan” derrigorrezkoak diren ezaugarriak, Imanol Lasa foru bozeramailearen hitzetan. Beste probetan, aurkezten direnek lehenago egindako lan publikoa ere kontutan hartuko da, ingelesaren edo frantsesaren jakintza, eta abar.
Lasak aurreratu duenez, Aldundiak 338 plaza berri aterako ditu lehiaketa-oposaketara, eta datozen hiru urteetan zehar deituko dira azterketa guztiak. Erakundeak “bere historian” egindako lan publikoko eskaintzarik handiena da. Gainera, ostiral honetan bertan, Irungo Ficoban iruzur fiskalari aurre egiteko teknikarien EPEaren azterketak hasiko dira: 35 lanpostu, aurreko urteetan onartutako plazen bidez. 638 lagunek eman dute izena han egoteko.
Deja un comentario