Inicio » Idiomas » Euskera » Aldundiak 400.000 euro bideratuko ditu zibersegurtasuna sustatzeko dirulaguntzetara

Aldundiak 400.000 euro bideratuko ditu zibersegurtasuna sustatzeko dirulaguntzetara

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kontseiluak enpresa industrialetan zibersegurtasuna sustatzeko dirulaguntzen programa onartu du gaur, 400.000 euroko zenbatekoarekin. Horietatik, 250.000 euro enpresetan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kontseiluak enpresa industrialetan zibersegurtasuna sustatzeko dirulaguntzen programa onartu du gaur, 400.000 euroko zenbatekoarekin. Horietatik, 250.000 euro enpresetan zibersegurtasuna sendotzeko proiektuetara bideratuko dira, eta 150.000 euro arlo horretan ikerketa eta garapena bultzatzeko.

Deialdi honen bitartez, 2018an 18 proiektu bultzatu ziren, 414.042 euroko inbertsioa mugiaraziz. Oinarriak aurki argitaratuko dira GAOn; izan ere, deialdia aurreratu egin da, enpresek eta entitateek beren proiektuak aurkezteko epe zabalagoa izan dezaten.

Gipuzkoako industriaren maila teknologikoa oso nabarmena da, Imanol Lasa Aldundiaren bozeramailearen esanetan, eta “lurralde aurreratua gara” alderdi horretan. Horregatik, “urteko deialdi honen bitartez uztartu nahi ditugu dagoeneko finkatua dagoen errealitate industrial teknologiko hori eta abian den segurtasun teknologikoaren alderdi berria. Gero eta garrantzi handiagoa hartuko du”, ziurtatzen du Lasak.

Halako industria baten ezaugarri nagusietako bat da, hain zuzen ere, fabrikazio ekipoen eta era guztietako sareen arteko konexioa; horren eraginez, funtsezko aldaketa bat gertatu da ekoizteko eran eta barneko balio katea egituratzeko eran. “Beraz, ezinbestekoa da segurtasun neurrietan sakontzea, bai teknologiaren ikuspegitik bai antolaketaren ikuspegitik, zibersegurtasunak enpresan izan behar duen zeregina ahalik eta ondoen kudeatuz”, esan du bozeramaileak.

Gainera, zibersegurtasun industrialaren sektorea hazkunde esponentzialeko fase bat igarotzen ari da une hauetan, “bai negozio zenbatekoetan, bai gertakarietan”, eta Gipuzkoako enpresek leku “nabarmena” dute sektorean, Lasak adierazi duenez. “Beraz, zibersegurtasuna giltzarria da Gipuzkoako industriaren lehiakortasunean. Zibersegurtasunak presente egon behar du produkzio prozesu osoan, eta horretarako, garrantzitsua da katebegirik ahulenak identifikatzea, eta segurtasuna hobetzen duten esku-hartzeei ekitea”.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe