Inicio » Idiomas » Euskera » Aldundiak 3,5 milioi euro bideratuko ditu lankidetzarako laguntzetara

Aldundiak 3,5 milioi euro bideratuko ditu lankidetzarako laguntzetara

Aldundiak lankidetzarako laguntzen deialdia aurkeztu du, Diputatuen Kontseiluak onartu ondoren. Aurten 3.488.000 euroko aurrekontua izango du eta lankidetza gizarteko sektore

Aldundiak lankidetzarako laguntzen deialdia aurkeztu du, Diputatuen Kontseiluak onartu ondoren. Aurten 3.488.000 euroko aurrekontua izango du eta lankidetza gizarteko sektore berrietara hedatzen jarraitzeko asmoz, nabarmentzekoak dira ekintza puntualen hazkunde portzentuala eta larrialdien eta ekintza humanitarioen arreta. Onartutako Lankidetzako Esparru Estrategikoak lankidetza gizarteratzea du helburu, Agenda 2030en irizpide eta balioak eta Garapen Jasangarriaren Helburuak txertatuz, hala nola pobreziaren aurka egitea, eta giza eskubideen, genero berdintasunaren, kultura aniztasunaren, ingurumen jasangarriaren eta tokiko erakundeak sendotzearen alde egitea.
2018ko diru laguntzak lau jardun esparrutan biltzen dira: garapen proiektuak Hegoaldeko herrialde pobretuetan (2.128.000 euro); gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak (600.000 euro); gizarte eraldaketarako ekintza puntualak, tokikoak edo nazioartekoak (400.000 euro); eta larrialdiko eta ekintza humanitarioko laguntzak (360.000 euro). Nobedade gisa, laguntza honen hiru deialdi egingo dira aurten.
2017ko garapenerako lankidetza laguntzen deialdian onartutako proiektu guztiak deskribatzen dituen liburuxka ere aurkeztu da. “Azpimarratzekoa da, Gipuzkoako lankidetza politikaren diseinuan norabide berria planteatu eta bi urte geroago, erakundeen parte-hartzea % 50 baino gehiago handitzea lortu dela, eta onartutako proiektuen kopurua, berriz, % 90 inguru”, esan dute Denis Itxaso Kultura eta Lankidetza diputatuak eta Fernando San Martin Lankidetza zuzendariak.
Prentsaurrekoan, Itxaso eta San Martinekin batera, Gurutze Gorriko eta Ohana Ikasle Elkarteko ordezkariek parte hartu dute, 2017an jasotako laguntzei esker gauzatu dituzten proiektuen egoeraren berri emateko. Ohanakoek oh Kor (Kanbodia) uhartean lan egiten dute, bertan bizi diren emakume abandonatu, bortxatu eta tratu txarraren biktima izan direnekin. Gurutze Gorriak aldiz Maliko emakumeen eszisio praktikak prebenitzeko eta sexu eta ugalketa eskubideak sustatzeko erabili du dirua.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe