Inicio » Idiomas » Euskera » Aldundia: 1,6 milioi N-634 eta GI-2630 errepideen segurtasuna hobetzeko

Aldundia: 1,6 milioi N-634 eta GI-2630 errepideen segurtasuna hobetzeko

Lehenengo kasuan Getarian izango dira esku-hartzeak, luizien aurkako babesak jartzeko (943.000 euro); bigarrenean Legazpin, zoruaren egitura birgaitzeko (671.136,43 euro)

N-634 errepide berean lanak, orain dela zenbait urte. Irudia: Aldundia.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituretako departamentuan bi esku-hartzea berri onartu dira gaurko Diputatuen Kontseiluan. Batetik Getarian, N-634 errepidean, luizien aurkako babesak jartzeko proiektua onartu da, 943.000 euro bideratuz honetara. Bestetik, Legazpin GI-2630 errepidean zoruaren egitura birgaitzeko proiektua atera da, eta kasu honetan aurrekontua 671.136,43 eurokoa da. «Inbertsio hauek guztiak gure errepide sareko erabiltzaileen segurtasuna bermatu eta erosotasuna hobetzera daude bideratuta», nabarmendu du Eider Mendoza Aldundiko bozeramaileak.

Lehenengo esku hartzea N-634 errepidean egingo da, Getarian, 24,420 eta 24,550 kilometro puntuen artean. Eremu horretan, 2003an bi tunel artifizial egin ziren; ondoren, 2005ean, inpaktu energia handi baterako diseinatutako babeserako pantaila dinamiko bat jarri zen. «Proiektuaren objektu den jarduketa-zatiko ezpondan dauden egonkortze neurriak eraginkorrak izaten ari dira luizi ohikoenetarako, baina ez dira nahikoak erorketa bat sortzen bada, bai harri zutabeak iraultzeagatik, bai bloke altueragatik (bloke txikietarako) eta energiagatik (bloke handietarako)», azaldu du Mendozak.

Egingo diren lanak izango dira, funtsean, babes sare bat jartzea, batez beste 60 m-ko altueran, labarraren gailurraren eta landarez estalitako ezponda zabalenaren artean. Era berean, euste-horma 13 metro luzatuko da, mendi hegalaren oinean areka bat jartzeko, bloke harritsuak biltzeko; eta hormaren gainaldean 5 metroko altuerako pantaila dinamiko bat jarriko da.

Eta Urretxu-Bergara bidean
Esan bezala, bigarren esku hartzea GI-2630 errepidean egingo da. Urretxu eta Bergara lotzen ditu bide honek, Legazpi eta Oñatin barrena, eta kasu honetan Legazpin egingo dira esku-hartzeak. Batetik, herri honen sarreran eta Olaondoko biribilgunearen artean (2,200 eta 3,030 kilometroen artean) eta, bestetik, Bikuñako biribilgunearen eta GI-3520 (Motxorro) errepidearen bidegurutzearen artean (4,070 eta 5,070 kilometroen artean).

Puntu hauek, gaur egun, «itxura malkartsua dute» Aldundiaren arabera, «eta profila oso deformatuta», bai luzetara eta baita zeharka ere, eta zoruaren egiturazko akiduraren zantzuak ikusten dira. Guzti hori zuzentzeko dira lan berriak.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete