Donostiako 28. Poltsiko Antzerki Jaialdiak bere bigarren astea hasiko du ostegunean. Eta, besteak beste, ikuskizun berri hauek egongo dira: Nogusano konpainiaren A pan y agua; Rafael Mazaren Fabiolo Connection; Si te he visto no me acuerno, Elisa Lledó-rekin; eta Barry Manleyren Bakarrizkanta.
«Antolatzaileen ez dagozkien arrazoiak direla eta», Donostia Kulturak dionez, lekuz aldatu dira Elisa Lledó-ren hiru emanaldietatik bi: bihar ostegunean, Borroto tabernan egiteko zena, Mamistegi tabernara pasa da, Aieten bertan; eta larunbatean, Altzako Darieta Irsih-en egin behar zena, Tomasene K.E.n izango da. Egunak eta orduak mantendu egiten dira.
Hauxe da aste honetako programazioa:
Osteguna, otsailak 14
– A Pan y agua, Cía. Nogusano – El Parque Taberna (Intxaurrondo), 20:00
– Fabiolo Connection, Rafael Maza – Belgrado (Gros), 20:00
– Si te he visto no me acuerno, Elisa Lledó – Mamistegi (Aiete), 20:00
Ostirala, otsailak 15
– Zurrunbiloan, Txinparta Antzerki Taldea – El Nido (Altza), 20:00
– Si te he visto no me acuerno, Elisa Lledó – Lau taberna (Amara), 20:00
– Fabiolo Connection, Rafael Maza – Ardube (Loiola), 20:00
– 40 urte ta aldapan behera niek!, Ion Martinez ‘Txiki’ – Etxarriene Zentroa (Martutene), 20:00
Larunbata, otsailak 16
– Ama- Alu-Lur (sorgin baten ametsak), Intujai Teatro – Kontadores (Bidebieta), 19:00
– Si te he visto no me acuerno, Elisa Lledó – Tomasene K.E. (Altza),20:00
– Fabiolo Connection, Rafael Maza – Altxerrri (Alde Zaharra), 20:00
Igandea, otsailak 17
– Zurrunbiloan, Txinparta Antzerki Taldea – Via Fora (Amara), 19:00
– Ama- Alu-Lur (sorgin baten ametsak), Intujai Teatro – Picachilla (Gros), 19:00
– Bakarrizkanta, Barry Manley – Itsas Aurre Kultur Etxea (Igeldo), 19:30
Deja un comentario