Inicio » Idiomas » Euskera » Ainara Elizondoren «Azenario bete misterio» kontakizunak jaso du AREAGO Istorioak belarrietara V. euskarazko kontakizun laburretako lehiaketako 1.saria

Ainara Elizondoren «Azenario bete misterio» kontakizunak jaso du AREAGO Istorioak belarrietara V. euskarazko kontakizun laburretako lehiaketako 1.saria

Idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu lehiaketa honek, baserri munduan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz. Gainera, Kutxa Ekogunearekin lankidetzan

Idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu lehiaketa honek, baserri munduan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz.
Gainera, Kutxa Ekogunearekin lankidetzan antolatutako V. edizio honek, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaltzea eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede.

Deialdiaren gaia baserria eta paisaia izan da. Baserria bere inguruko paisaiaren zati da, are gehiago, ingurune hori horrela izatearen eragile ere bada. Izenak berak ere halaxe dio: “ baserria = basoko herria”. Baserriak, eta mende luzez bertan egin den bizimoduak lotura zuzena izan dute bere inguruko paisaiarekin. Bere bizimoduaren oinarria izan baita.

Areago, Igartubeiti Baserri Museoko urteko programaren barne, 2011an bere ibilbidea hasten duen ondare berrikuntza proiektua da. Areago, sorkuntza eremuko lenguai ezberdinen erlazioaren bitartez eta euskarri ezberdinen erabileraren bitartez, ondare baliabideekiko beste harreman mota batzu esploratzen duen gune gisa sortzen da.

Oraingo honetan Areagok parte hartzea, sorkuntza prozesuak, kontakizun laburren bitartez, narratiba eta ikuspegi berriak nabarmendu nahi ditu, era berean euskararen erabilera eremu honetan eta ondare eremuan sustatuz.

Parte hartzaileak:

Guztira 26 parte hartzaileek aurkeztu dituzte kontakizunak, aurreko edizioan baino 12 gehiago.

Epaimahaiaren erabakia:

Irati Goikoetxeak, Kutxa Ekoguneko ordezkariak, Kakun Orbegozok eta Igartubeiti Baserri Museoko zuzendaritzak osatu dute epaimahaia.
Epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako kontakizunen maila oso ona da, oso zainduak eta landuak dira.

Kontakizun sarituen aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak kontutan izan ditu epaimahaiak: 8-12 urteko haurrei zuzendutako kontakizuna izan behar zuela, baserria eta itsasoa gaia, originaltasuna, sormena, hizkuntzaren erabilera eta estiloa.

Epaimahaiaren iritziz honakoak izan dira saridunak:

1.saria, 450€: «Azenario bete misterio», Ainara Elizondok aurkeztutako kontakizuna. Oso modu positiboan baloratu dugu haurrei zuzenduta egotea, kontatzen diren gertaerrak eta umeak protagonistak izatea.

2. saria, 250€: «Makusi», Maialen Akizuren kontakizuna. Aipagarriak dira estiloa, esateko modua, hitz jokoak, haurrentzat oso egokiak eta originaltasuna.

3. Saria, 2 lagunentzako nekazaletxe batean bi gauetako saria: «Marrubien zaporea», Josune Garcia de Bikuñak aurkeztutako kontakizuna, misterioari eusten diona, aipatzekoa da lagun talde anitzak dituen baloreak.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa