Udal Gobernuak bihar Osakidetzak Aieten eraikiko duen anbulategiaren obra-baimenari baiezkoa emango dio. Obra-baimenak bi urte iraungo duela aurreikusi dute eta beraz 2020. urterako Aieteko bizilagunek eraikina martxan izango dute. Osakidetzak estimatzen du anbulategiaren inbertsioa 5,5 milioikoa dela.
Gogorazi beharra dago Osakidetzaren hasierako plana, maiatzaren 2016koa, aldatu dela anbulategi berrian zerbitzu gehiago egon daitezen. Obren atzerapenak bizilagunen haserrea sorrarazi du. Azkenean, eraikinak hiru solairu edukiko ditu gehi lur-arraseko baxua eta guztira 3.212 metro karratuko azalera izango du.
Aurreko asteetan Eneko Goia alkateak adierazi zuen zerbitzuen batura “positiboa” zela eta zehaztu zuen bi osasun mentaleko unitate egongo direla, horietako bat arazo psikiatrikoak dituzten adingabeentzat eta bestea, aldiz, errehabilitazioa egin behar dutenentzat. Horiez gain, hasiera batean aipaturiko zerbitzuak martxan jarriko dira: familia medikuntzaren 7 kontsultak, pediatriaren 2 kontsultak, 8 erizainenak, emakumearen atentzioarentzat gela bat, etab. Anbulategia Pío Baroja pasealekua eta Aiete Pasealekua artean kokatuko da.
Deja un comentario