Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago. Azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3an amaituko da eta parte hartu nahi duten guztiek eman beharko dute izena webgune orokorrean, www.euskaraldia.eus. Dagoeneko hainbat entitate, talde ezberdin, erakunde politiko eta pertsonalitate ugari batu dira Euskaraldiara.
Webgunean, izen-emate formularioa dago; parte hartzeko belarriprest eta ahobizi rolen artean erabaki beharko dute. Horretarako webgunean bertan topatuko dute erabakia hartzen lagungarria izango zaien informazioa. Belarriprest aukeratzen dutenek, euskaraz dakiten guztiei euskaraz egiteko gonbitea egingo diete. Euskara ulertzen dutela adieraziko dute eta haiekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.
Aldiz, aukera ahobizi bada euskaraz egingo diete ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko dira euskaraz. Ezagutzen ez dituztenekin lehen hitza euskaraz egingo dute, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.
Deja un comentario