Agifes Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak bertsolari emanaldia ospatu du Andoainen, datorren hilaren 10ean, Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta. Buru Osasunaren aldeko II. bertso saioa hurrengo egunean izango da, urriaren 11an Bastero Kulturgunean, 20etan.
Sarrera 7 euroren truke Agifesen egoitzan eta Kutxabanken eskuratu daiteke astelehenetik ostegunera, goizez eta arratsaldez, eta ostiralean soilik goizez. Lortutako etekin guztiak buru gaixotasuna duten pertsonei zuzendutako zerbitzuetara bideratuko dira.
Punta-puntako bertsolaritza jaialdia izango da eta kantuan arituko dira Sustrai Colina, Alaia Martín, Amets Arzallus, Jon Maia eta Aitor Mendiluze. Gaiak, aldiz, Unai Elizasuk proposatuko ditu
Deja un comentario