Inicio » Idiomas » Euskera » Agifesek depresioari eta estigmari buruzko jardunaldiak antolatu ditu

Agifesek depresioari eta estigmari buruzko jardunaldiak antolatu ditu

Agifesek, buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak, depresioaren estigmaren inguruan kontzientzia hartzeko jardunaldiak antolatu ditu Donostian. ‘Depresioa

Foto: Ayuntamiento

Agifesek, buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak, depresioaren estigmaren inguruan kontzientzia hartzeko jardunaldiak antolatu ditu Donostian. ‘Depresioa eta Estigma’ jardunaldiak Donostiako udaletxean izango dira bihar eta etzi, urriak 23 eta 24, 18:00etatik 20:30era, eta lehen mailako hizlariek parte hartuko dute. Jardunaldien izen-ematea doakoa da eta emailez egin daiteke, [email protected] helbidera informazioa bidalita.

Aldi berean Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak ‘Ispiluaren beste aldean. Depresioa aurrez aurre’ izeneko erakusketa antolatu du. Erakusketak Pedromari Modregoren lana erakusten du eta autoreak depresioarekin duen esperientzia jasoko du urriaren 19tik 27ra Argazkilari Elkartearen egoitzan.

322 milioi pertsona baina gehiagok du depresioa munduan eta lehen desgaitasun kausa da nazioartean. Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera, 788.000 pertsonek buruaz beste egiten dute urtero depresioak eraginda. Euskadin, pertsona batek bere buruaz beste egiten du bi egunetik behin, gehienetan gaixotan honek eraginda.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete