Inicio » Idiomas » Euskera » AECC Gipuzkoak laguntza-zerbitzuak eskaintzen ditu COVID-19k eragindako pertsonei arreta emateko
Koronabirusa

AECC Gipuzkoak laguntza-zerbitzuak eskaintzen ditu COVID-19k eragindako pertsonei arreta emateko

AECC Gipuzkoa Minbizia Aurkako Espainako Elkarteak bere zerbitzuak ireki ditu koronabirusak sortutako egoerak kaltetutako pertsonak artatzeko. Minbizia duten gaixoen eta

Argazkia: AECC Gipuzkoa

AECC Gipuzkoa Minbizia Aurkako Espainako Elkarteak bere zerbitzuak ireki ditu koronabirusak sortutako egoerak kaltetutako pertsonak artatzeko. Minbizia duten gaixoen eta haien familien arreta bermatu ondoren, laguntza psikologikoa, soziala, juridikoa eta ekonomikoa eskainiko du elkarteak, eta horretarako ezohiko diru saila prestatu dute. Bideo-deien edo telefono-saioen bidez, isolamenduan edo egoera pertsonal zailean dauden pertsonak artatuko dituzte, bai helduak, bai COVID-19k zuzenean eragiten dien familiako adingabeak.

Gainerakoan, AECC Gipuzkoak erabaki du aholkularitza juridikoko zerbitzu bat eskaintzea COVID-19k lanaren, gizartearen edo are ekonomiaren arloan eragin ditzakeen ondorioei erantzun ahal izateko (hipotekak, ordainketetan atzerapenak, lan tramiteak, diru laguntzak, tratamendu kronikoetan errezetak berritzea…). Elkartearen Gipuzkoako sei egoitzetan banatutako gizarte-langileen taldea arduratuko da lurraldeko langile autonomoei, saltokiei edo familiei mota horretako zalantzak argitzeko doako orientazioa emateaz.

Gainera, elkarteak material ortoprotesikoa (gurpil-aulkiak, ohe artikulatuak, etab.) mailegatzeko doako zerbitzua eskainiko die hala eskatzen dutenei. Zerbitzu horri esker, familiek material desinfektatu eta higienizatu hori eduki ahal izango dute, Gipuzkoako edozein tokitan jaso eta entregatzeko garraioarekin.

Zerbitzu horietako batzuk jaso nahi dituzten guztiek AECC Gipuzkoarekin harremanetan jar daitezke 695 290 602 telefonoaren bidez. Www.aecc.es/zurekin webguneak une gogor hauetan AECC Gipuzkoak herritar guztiei eskaintzen dizkien zerbitzuei buruzko informazio eguneratua eskaintzen du.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa