Inicio » Idiomas » Euskera » Abian da hondartzen kanpaina Gipuzkoan

Abian da hondartzen kanpaina Gipuzkoan

Ozeanoen Munduko Eguna dela eta, José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak, hondartzen udako kanpainari hasiera eman dio Debako Santiago hondartzan Pedro

Playa de Zarautz. Foto: Santiago Farizano

Ozeanoen Munduko Eguna dela eta, José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak, hondartzen udako kanpainari hasiera eman dio Debako Santiago hondartzan Pedro Bengoetxea, Debako alkatearekin batera. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuaren ardura da Hondarribia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutrikuko 12 hondartzak garbitzea eta zaintzea. Era berean, ekonomikoki laguntzen du Donostiako 4 hondartzak garbitzen.

AZTIrekin batera martxan jarritako bideometria sarea jartzen jarraituko da 2018an gure kostako hareatzak kudeatzeko informazio baliagarria ematen dutelako. Zarautzen instalatuta dagoenaz gain, beste bi ekipo jarri dira Deba eta Hondarribian, eta, halaber, beste 8 instalazio oso erosiko dira, erabilgarri egongo direnak aurtengo irailean eta 2019ko urtarrilean. Horrela, 2019an, Gipuzkoako kostalde osoan jarrita egongo dira Gipuzkoako bideometria sarea osatzen duten ekipoak.

Nabarmendu beharreko beste alderdi bat ere badago, gure hondartzetara baldintza egokietan iristeko baliabideak hobetuko dira 2018an. Ingurumeneko zuzendaritzak gure hondartzen irisgarritasunaren azterketa egin du, sarbideak behar bezala egokitzeko. Lehen fasean proiektuak prestatu dira eta, orain, gure hondartzen irisgarritasuna hobetzeko obrak egiteko behar diren baimenak izapidetzen ari dira; obra horiek 2018ko urrian hasiko dira, hondartzen denboraldia amaitu ondoren: Mutrikuko Portu hondartzan, Debako Santiagon, Getariko Gaztetapen, Orioko Antillan eta Hondarribian.

Bigarren fasean irisgarritasun obrak egingo dira, eta laster hasiko dira lanak; aurreikuspenen arabera, 2018aren bukaeran eta 2019aren hasieran gauzatuko dira Mutrikuko Ondarbeltz hondartzan, Debako Laparin eta Getariko Malkorben.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe