Inicio » Idiomas » Euskera » 85 teknikarik 2017ko Errenta kanpaina indartuko dute

85 teknikarik 2017ko Errenta kanpaina indartuko dute

Ogasuneko erdi mailako teknikarientzako antolatutako lan poltsaren azterketak egin dira aste honetan Donostian, Kursaal aretoan. Poltsak aldi baterako izaera edukiko

Ogasuneko erdi mailako teknikarientzako antolatutako lan poltsaren azterketak egin dira aste honetan Donostian, Kursaal aretoan. Poltsak aldi baterako izaera edukiko du, eta aukeratutako pertsonek 2017ko Errenta kanpainaren programaren garapenean parte hartuko dute, eginbehar teknikoetan, herritarren arretan, edo zalantzak argitzen. 174 lagunek parte hartu zuten asteartean egindako probetan, izena emanda zeuden 330etatik, eta aukeraketa amaitu ondoren, aurreikusita dago 85 pertsona inguruk Ogasun saila indartzea, apiriletik uztailera, kanpainaren garapena erraztu eta arintzeko.
Neurri honekin, Aldundiak erantzuna ematen dio Ogasun eta Finantza departamentuan, zerga aitorpenen tramitazioa dela-eta, sortzen den personal beharrari, modu horretan herritarren arreta “arin, eraginkor eta kalitatezkoak” bermatuz, Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak azpimarratutakoaren arabera.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete