Inicio » Idiomas » Euskera » %8 handitu du Aldundiak Aspace, Atzegi eta Gautenak elkarteentzako babesa

%8 handitu du Aldundiak Aspace, Atzegi eta Gautenak elkarteentzako babesa

Gipuzkoan desgaitasuna duten pertsonei arreta ematen dieten elkarteekin dauzkan elkarlanerako hitzarmenak indartuko ditu Foru Aldundiak, 1.364.810 eurorekin. 17,8 milioi euroko

Foto: Santiago Farizano

Gipuzkoan desgaitasuna duten pertsonei arreta ematen dieten elkarteekin dauzkan elkarlanerako hitzarmenak indartuko ditu Foru Aldundiak, 1.364.810 eurorekin. 17,8 milioi euroko diru atala onartu du gaur goizean Diputatuen Kontseiluak, Aspace, Atzegi eta Gautena elkarteei bideratuko dena, 2018an lurraldean desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza edo bestelako zerbitzuak eskaini ditzaten. Horrek esan nahi du % 8,3 handitu duela Aldundiak diru babesa, iazkoarekin alderatuta, Hiru elkarteek pertsona horien gizarte inklusioaren, integrazioaren eta autonomiaren alde egiten duten lana goraipatu du Imanol Lasa foru bozeramaileak, eta gaineratu du gaur onartutako neurriarekin, “berdintasunean” oinarritutako etorkizuna eraikitzeko apustua indartzen duela Aldundiak, “inor atzean utzi gabe”.
Hitzarmen horien bitartez, egoitzetan 380 plaza eta eguneko zentroetan 355 plaza kontzertatu inguru eskaintzea ahalbidetzen da. 2018rako plaza berriak sortzea aurreikusten da, gainera. Aldundiak hitzartuta dituen lau plazetatik bat, gutxi gorabehera, desgaitasuna duten pertsonei zuzenduta dagoela –2.500 inguru baino gehiago-.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa