Inicio » Idiomas » Euskera » 60 adingabe daude Gipuzkoan familiek harreran jasotzeko zain

60 adingabe daude Gipuzkoan familiek harreran jasotzeko zain

Gipuzkoako Foru Aldundiak zineforum bat antolatu du familia-harrera ikusarazteko eta familia berriak erakartzeko, “24 siete” film laburraren proiekzioarekin

Gipuzkoan 344 haur eta gazte bizi dira harrera-familiekin gaur egun. Aldundiak duela 34 urte aktibatu zuen babes-programa bat da, babesgabetasun-egoeran dauden eta beren familietan zailtasun handiko errealitateak bizi dituzten haur eta nerabeei zuzenduta Batzuetan, arazo horiek hain dira larriak, familia ingurunetik kanpo zaindu behar diren. Guztiek ez dituzte behar berberak, baina familia baten berotasuna behar dute, eta, aldi berean, familia biologikoekin harremana izaten jarraitu, nahiz eta familia horiekin bizitzerik ez izan.

Familien sarea gero eta handiagoa den arren, ez da nahikoa egungo beharrak asetzeko. Une honetan 60 haur daude familietan hartzeko zain. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak programatzen dituen ekintzen artean, bi zineforum antolatu ditu familia-harrera ikusarazteko eta familia berriak erakartzeko, Donostian eta Arrasaten. Santiago Requejok zuzendutako «24 siete» film laburra proiektatuko da, Goya sarietako izendapenetarako hautagaia izan dena eta, aldi berean, harrera familien parte-hartzea ere izango duena.

Hitzaldiak urtarrilaren 31n, asteazkena, izango dira Donostiako Okendo Zentroan, 18:00etatik 20:00etara, eta otsailaren 22an Arrasateko Kulturaten, 17:00etatik 19:00etara. Inskripzioak esteka honetatik egin behar dira.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa