Polizia Nazionalak sei pertsona atxilotu ditu osasun publikoaren aurkako delitua egotzita estupefaziente trafikoagatik eta Gipuzkoako hainbat herritan heroina banatzen duen erakunde kriminal baten kide izateagatik.
Arrasate, Pasaia eta Donostian finkatutako erakundea ondo egituratuta zegoen, partaide bakoitzak bere betebeharrak baitzituen; drogaren eskura ematerako mozketa eta prestaketatik hasi, eta biltze, banaketa eta desplazamenduen antolaketak egin arte.
Heroinaz gain, kokaina, metadona, speed edo haxixa bezalako estupefazienteekin ere trafikatzen zuten. Batzuetan, substantzia batzuk beste batzuen ordez aldatu ere egiten zituzten. Bi erregistro egin dira eta 253 gramo heroina, 10 gramo kokaina, 20 gramo haxix, 50 gramo marihuana eta 6.7 gramo speed konfiskatu dira, baita eskudirua, aire-konprimituzko pistola bat, pistola eletriko bat eta saltzeko eta pisatzeko hainbat material ere.
Ikerketa Euska Herriko Buruzagitza Nagusiaren parte den Donostiako Polizia Judizialaren Probiantzia Brigadak burutu du.
6 atxilotu heroina banatzeagatik Gipuzkoan
Polizia Nazionalak sei pertsona atxilotu ditu osasun publikoaren aurkako delitua egotzita estupefaziente trafikoagatik eta Gipuzkoako hainbat herritan heroina banatzen duen
Temas: sucesos
Deja un comentario