Emakuzmekoen lasterketak 29. edizioa beteko du eta laugarren urtea da Atlético San Sebastianek antolatzen duela Lilatoia emakumeen lasterketaren 29. edizioa ospatuko da datorren igandean eta lehenengo aldiz 6.000 lasterkari bilduko dira, Atlético San Sebastián antolatzaileak azaldu duenez.
Goraka doan lasterketa da eta jendearen begikotasuna lortu duela aitortzen dute antolatzaileek. Hasieran, «emakumeen lasterketa zenez, mesfidantza apurtxo bat zegoen» baina atzean geratu da joera hori eta kirolan berdintasuna bultzatzen duen ekimena dela argi geratu da, oraindik ere, gizonezkoen mundua den esparruan. «Lehen emakumeak ez ziren %20ra iristen lasterketa herrikoietan eta gaur egun normala da, goraka goaz», adierazi diote gaur goizean Lilatoiaren antolatzaileak DonostiTik.com-eri. Aurten talde antolatu gehiago datozte. Legazpiko Haztegi ikastolatik, adibidez, 200 pertsona.
Lasterketa Boulevardeko kioskoan hasiko da igandean, goizeko 10:30ean, eta aurretik, 9:40ak inguruan, norberaren gauzak Gipuzkoa plazan utzi ahal izango dira. Ondoren, beroketa saioa eta aurtengo kanpaina solidarioaren barnean (Begisare elkartearekin batera), kono ezberdinak banatuko dira erretinosisekin afektatuak dauden pertsonen gaixotasunarekin kontzientzia hartzeko.
10.30etan denak korrikara. Antolatzaileak gogorazten dute 12etan lilapotea izango dela festa luzatzeko eta helmugara iritsi bezain laister, Boulevardean, korrikalariak Alderdi Ederrera abiatu beharko direla ilara handiak sor ez daitezen eta jardunaldiarekin gozatzen jarraitu dezaten.
6.000 korrikalari igandeko lilatoian, inoiz baino gehiago
Emakuzmekoen lasterketak 29. edizioa beteko du eta laugarren urtea da Atlético San Sebastianek antolatzen duela Lilatoia emakumeen lasterketaren 29. edizioa
Imagen de la Lilaton, cuya 30ª edición será este domingo. Foto: Santiago Farizano
Temas: carreras
Deja un comentario