Inicio » Idiomas » Euskera » 300 bat herritarrek parte hartu dute ahotsak emateko Donostiako maratoian

300 bat herritarrek parte hartu dute ahotsak emateko Donostiako maratoian

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, abenduaren 2an eta 3an Donostiako Udalak jarritako karpara jende asko inguratu zen “Jar dezagun teknologia

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, abenduaren 2an eta 3an Donostiako Udalak jarritako karpara jende asko inguratu zen “Jar dezagun teknologia euskaldunon alde” kanpainaren berri izan eta gaitu.eus ekimenean ahotsa emateko.

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak babesten duten www.gaitu.eus ekimenari bultzada eman nahi izan dio Donostiako Udalak eta 300 bat herritarrek ahotsa eman zuten Donostiako Bulebarrean jarritako karpan. Era berean, Euskararen Eguna ospatzeko auzoetan prestaturiko egitarauetan gaitu.eus ekimena sustatzeko saioak ere antolatu ziren. Horrez gain, 60tik gora eragilek eta elkartek erantzun zioten Bulebarreko karpara gerturatzeko Udalaren gonbidapenari.

Euskara ahots-teknologia berrietan garatu ahal izateko eta teknologia horiek euskara ulertu eta hitz egin dezaten bultzatu dute aipatu instituzioek ekimen hau azken bi hilabeteotan. Sustapen kanpainak emaitzak eman ditu: urriaren hasieran 3.360 hiztunek 226 ordu grabatuta bazituzten abenduaren 4an, 8740 hiztun izatera iritsi eta 542 ordu grabatu dira.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe